Bastidarra: Esne Euskal Herrian, fabrikazioa eta salmenta jogurt artisau baten eskala eta IBASKI EKIA
 
Harrera | Esnetegia | Gure jogurtak | Zuzenean erosteko saltegia | Prentsan | Harremanak
 
Nor gira? Gure etika…
Bastidarra enpresa, Euskal Herri barnekaldean aurkitzen da, Bardozen. Euskal Herrikoak eta eskuz eginak diren jogurtak eta gasna xuriak ekoizten ditugu, behi edo ardi esnearekin, Ibaski et Ekia.izenekin salduak direnak. Gure jakitateak eta erabiltzen ditugun ekoizkinen kalitateak, eztitasuna, delikatasuna eta guritasuna ekartzen die.

Produktu sorta oso bat proposatzen dugu, hauen barne behi esnearekin egin jogurtak, lurrunean egosiak edo nahastekatuak, ardi esnearekin egin jogurtak, lurrunean egosiak, ardi esne mamia eta behi esnearekin edo ardi esnearekin eginiko gasna xuria. Mamia, Gaztanbera ere deitzen dena, Euskal Herriko gasna fresko berezia da. Sasoineko produktua da, arta anitz eskatzen duena, eta hotzaren katearen errespetu zorrotza, ekoizpenetik jateko mementoa arte.

 
Hiru etxalderekin lanean ari gira, SARL Bastidarra egituraren kapitalan kide direnak, eta hauek digute esnea hornitzen. HVE, Mailarik goreneko ingurumen ziurtagiria erdiesteko bidean engaiatuak dira.

Haien ardi esnearendako, GAOrik ez, ziloko bazkarik ez, bazka idorrak sistematikoki lehenetsiak dira kabalen bazkatzeko. Ongailuen erabilpena mugatua da, pestizidak erabiliak dira bakarrik zinez beharrezkoak baldin badira, puntualki eta gune zehatzetan.

Gisa berean, gogoeta orokor bat eramaiten dugu, gure jogurten paketatzeari buruz. Hola, gure ontziak kartoi birziklagarriz eginak dira, jakinez hori ohiz kanpokoa dela esnegintzan.

SARL Bastidarra egituraren garapenak iraunkorra izan behar du. Eta hori maila guzietan : Sozial, ekonomia, eta ingurumen mailan.

Gure behiak Prim’Holstein. arrazakoak dira. Gure ardiak Manex buru gorriak dira, Euskal Herriko arraza bat.
 
 
Lan egiteko manera… kalitatea eta gustua …

Esnea goizero heltzen da, egunean bertan deitzia izanik edo berantenik bezperan. Transformazio ekintza guziak bertan iragaiten dira : pasteurizazioa, hoztea, esne-altxagarrien eranstea… Ondotik, esnea landua eta paketatua da : edo ontzietan ezarria eta hartzitua, edo hartzidura ontzi batean ezarria, eta biharamunean nahastekatua. Esne osoa bakarrik lantzen dugu, ez dena homogeneizatua izan ez eta ere estandarizatua. Esnean den gizenak naturalki jogurtaren gainean mintz mehe bat sortzen du, kalitate seinale dena.

Azterketak egiten ditugu maila guzietan : Esnea errezibitzean, eguneroko garbiketak egitean, egunero azterketa organoleptikoak egiten ditugu gure produktuetan, eta azterketa bakteriologikoak hilabetero gure produktu bukatuetan.
Gure esne altxagarriak eta errezetak aditu batzorde batek hautatu eta baieztatu ditu, sukaldaritzako profesionalak biltzen zituenak, eta hauen barne Guide Michelin sailkapeneko izardun bat.

Eta jateko epemuga? Gure produktuek 30 eguneko iraupena dute, jogurtentzat eta 12 egun mamiarentzat, fabrikatze egunetik goiti.
 
Lait de Brebis: Race local du Pays Basque   IBASKI: Yaourt artisanal Ibaski - Pays Basque EKIA: Yaourt artisanal Ekia - Pays Basque
Bastidarra - Euskal Herriko eskuz eginiko jogurtak - Z.A Etxecolu - 64520 Bardos - 05 59 03 23 70 Réalisation Bi Communicaion